miércoles, 9 de abril de 2014




       Honako Blog honetan EHU-ko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zeintzietako Graduko "Errendimenduaren analisia"-ren irakasgaiarako eginiko bi tenis partiden arteko analisi bat aurkezten da. Bi partidu hauek 2006 eta 2007 urteetako Roland Garros Txapelketako finalak dira, bi kasuetan jokalariak berdinak direlarik: Roger Federer eta Rafael Nadal.

     Bi jokalarien arteko jokabideak aztertuz, Nadalen jokaera beraren fisikoan eta Federerrena bere teknikan oinarritzen dela esan dezakegu; Rafak  bere partiduetan ez du inoiz pelotarik galdutzat ematen eta Rogerrek berriz joko askoz ere erasotzaileagoa dauka, bere teknika ezinhobea duela medio.

       Bi jokalari hauek azken urteotako hainbat txapelketetan ikusi dute elkar, eta bakoitzak bere dohaiak erabiliz partida oso parekatuak eskeini dizkigute azken urteotan. Kasu honetan jokalari Suitzarraren datuak analizatuko ditugu, partidu bakoitzeko eta bi partiden arteko analisi eta ondorio batzuk aurkitu nahirik. Azken urteotako norgehiagokak ikusiz eta biak ere rankingeko mutur gorenean egonda, bi jokalari hauen arteko partida garrantzitsu gehiago egongo direla uste da.

       Honegatik, analisi honen helburu printzipala  bi partidu hauek analizatu eta gero hurrengo norgehiagokak  behar bezala prestatu ahal izateko mekanismo ezberdinak detektatzea izango da.      






ROGER FEDERER

    Roger Federer (Basilea, 1981ko abuztuaren 8an-) tenislari suitzarra da, historiako hoberenetarikoa. Tenisean goiz hasi zen, 3 urte baino ez zituela, zortzi urterekin "Tennisclub TC Old Boys" klubean sartu zen. Berehalakoan emaitza onak izan zituen, horrela, oraindik juniorren mailan zegoela, 1998an lehendabiziko postuan amaitu zuen denboraldia. Profesionalen zirkuituan 2001. urterarte nabarmentzea kosta bazitzaion ere, hiru urte eskas behar izan zituen ATPko sailkapenaren buru jartzeko. 285 astez munduko tenislaririk hoberenaren postuan egon da, zeinetatik 237 jarraian izan ziren, jarraian inoiz inor egon den aste kopuru handiena izanik.

    Marka ugari ezarri duen tenislaria dugu, besteak beste, Grand Slameko txapelketa gehien irabazi dituen tenislaria dugu, guztira hamasei. Gainera, aipatzekoa da Federerrek 4 Grand Slameko txapelketetan gailentzea lortu duela. Beste alde batetik, munduko tenislari handienek zein espezializatutako prentsaren arabera, inoizko tenislaririk hoberena da. Beste alde batetik, Rafael Nadalekin daukan norgehiagoka nabarmentzekoa da.




RAFAEL NADAL

   Rafael Nadal (Manacor,  Balear Uharteak, 1986ko ekainaren 3a -), tenislari espainiarra da. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia 2008ko abuztuaren 18an.

  11 Gran Slam irabazi ditu, tartean AEBko irekia 2010ean, Wimbledong txapelketa 2008 eta 2010ean, Australiako irekia 2009an, eta Rolnd Garrosek txapelketa 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012an. Guztira 50 ATP titulu irabazi ditu.

  Tenis aditu eta zaleen esatean historiak eman duen tenislari hoberenetakoa da. 2008ko Pekineko olinpiar jokoetan urrea lortu zuen. 4 aldiz irabazi du taldekako Davis Kopa famatua.

   Parisen jokatzen den Roland Garros txapelketa ospetsua 7 aldiz irabazi duen tenislari gizonezko bakarra da. Irabazitako Grand Slamak: Australiako irekia 1, Roland Garros 7 aldiz , Wimbledon 2 aldiz eta Estatu Batuetako irekia 1.

  Aditu askoren ustean lurrezko zoruetan inoiz jokatu duen tenislari hoberena da.