TXAPELKETAK



ATP RANKING-A


     Ranking-a antolatzeko garaian jokalariek puntuen defentsa astero egin behar dutela esaten da. Hau ranking-a astero eguneratzen delako ematen da. Aste horretan jokatu behar duten txapelketako iazko puntuak kentzen zaizkie sailkapen orokorretik, beraz berriro ere txapelketa hori jokatu behar dute puntuak berreskuratzeko. Honela 52 asteko txapelketa puntuek osatzen dute urteko ranking-a.

    Txapelketaren mailaren arabera puntu desberdinak eskura ditzakete tenislariek. Adibidez, Gran Slam-eko irabazleak 2000 puntu eskuratzen ditu. ATP-k (Asociación de Tenistas Profesionales) antolatutako txapelketetan ere puntuak eskuratzea posible da: 1500, 1000, 500 eta 250 puntu lortzeko txapelketak mundu osoan antolatzen dira urtean zehar.

    Nahiz eta ranking-a ATP-k antolatu, ATP-ko berezkoak ez diren txapelketek ere rankingerako puntuak konbalidatzen dituzte.







GRAND SLAM TXAPELKETAK


1- Roland Garros


     Roland Garros txapelketa edo Frantziako Irekia (frantsesez Internationaux de France edo Tournoi de Roland-Garros) munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, lurrezko zelaian. 1925an sortu zen eta 1928tik urtero ospatzen da Parisen,Roland-Garros estadioan (16. barrutian). 1891ean sortutako Frantziako Txapelketaren ondorengoa da. Frantziako Tenis Federazioak (Fédération française de tennis) antolatua, Maiatzeko azken astean eta Ekaineko lehenegoan izaten da.Grand Slamak osatzen dituzten lau txapelketako bat da, urteko bigarrena Australiako Irekiaren ondoren (urtarrilean) eta Wimbledonenaurretik.





2- Wimbledon


     Wimbledongo txapelketa tenis norgehiagoka nagusirik zaharrena da, 1877an abiatuta Londresen, eta mundu mailan prestigiorik handiena daukana. Belar gainean jokatzen dute bi asteetan zehar ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitartean.





3- US Open

Ameriketako Estatu Batuetako Irekia edo US Open munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, 1881etik abiatuta New Yorken. Grand Slam delakoa osatzen du.





4- Australian Open

Australiako Irekia munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, 1905ean abiatuta Melbournen. Grand Slam delakoa osatzen du.








No hay comentarios:

Publicar un comentario