HISTORIA


    Tenisa Frantzian XVII. mendean sortua izan zen,eta bi (indibiduala) edo lau (dobleak) jokalarien artean jokatzen da. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Pilota batez jokatzen da eta jokalari bakoitzak erraketa izaten du esku artean.

    Mendearen amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da). “Tennis” hitza frantseko tenez hitzetik eratorria da, honek “hor doa” esan nahi du.
    Tenisaren lehen erreferentziak Frantzian aurki ditzakegu “jeu de paume” hitzarekin. Hasieran eskuarekin kolpatzen baitzen pilota, eta ondoren hasi ziren erraketak erabiltzen.





    XIX. mendearen bukaeran bost kontinenteetara hedatu zen. Indian -artean Ingalaterraren kolonia- 1880an hasi ziren lehenengo txapelketak jokatzen, baita Australia, Japonia eta Hegoamerikan ere. 1910ean India osorako estreinako tenis txapelketa antolatu zuten. XX. mendean Europa osoan zen ezaguna.





    Euskal Herrian, Donostia aldean hain zuzen, XIX. mendean bazeuden jada teniseko jokaleku pribatu batzuk. Espainian, batez ere iparraldean eraiki zituzten eta ondoren Bartzelona eta Madrilgoak etorri ziren. Dena den, lehenengo partiduak Donostiako zezen plazan jokatu ziren, 1904an. Handik aurrera beste leku batzuetara hedatu ziren.

    1909an, Espainiako Tenis Federazioa sortu zen eta lau urteren buruan, 1913an, NazioartekoTenis Federazioa.


2 comentarios: