miércoles, 9 de abril de 2014




       Honako Blog honetan EHU-ko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zeintzietako Graduko "Errendimenduaren analisia"-ren irakasgaiarako eginiko bi tenis partiden arteko analisi bat aurkezten da. Bi partidu hauek 2006 eta 2007 urteetako Roland Garros Txapelketako finalak dira, bi kasuetan jokalariak berdinak direlarik: Roger Federer eta Rafael Nadal.

     Bi jokalarien arteko jokabideak aztertuz, Nadalen jokaera beraren fisikoan eta Federerrena bere teknikan oinarritzen dela esan dezakegu; Rafak  bere partiduetan ez du inoiz pelotarik galdutzat ematen eta Rogerrek berriz joko askoz ere erasotzaileagoa dauka, bere teknika ezinhobea duela medio.

       Bi jokalari hauek azken urteotako hainbat txapelketetan ikusi dute elkar, eta bakoitzak bere dohaiak erabiliz partida oso parekatuak eskeini dizkigute azken urteotan. Kasu honetan jokalari Suitzarraren datuak analizatuko ditugu, partidu bakoitzeko eta bi partiden arteko analisi eta ondorio batzuk aurkitu nahirik. Azken urteotako norgehiagokak ikusiz eta biak ere rankingeko mutur gorenean egonda, bi jokalari hauen arteko partida garrantzitsu gehiago egongo direla uste da.

       Honegatik, analisi honen helburu printzipala  bi partidu hauek analizatu eta gero hurrengo norgehiagokak  behar bezala prestatu ahal izateko mekanismo ezberdinak detektatzea izango da.      






ROGER FEDERER

    Roger Federer (Basilea, 1981ko abuztuaren 8an-) tenislari suitzarra da, historiako hoberenetarikoa. Tenisean goiz hasi zen, 3 urte baino ez zituela, zortzi urterekin "Tennisclub TC Old Boys" klubean sartu zen. Berehalakoan emaitza onak izan zituen, horrela, oraindik juniorren mailan zegoela, 1998an lehendabiziko postuan amaitu zuen denboraldia. Profesionalen zirkuituan 2001. urterarte nabarmentzea kosta bazitzaion ere, hiru urte eskas behar izan zituen ATPko sailkapenaren buru jartzeko. 285 astez munduko tenislaririk hoberenaren postuan egon da, zeinetatik 237 jarraian izan ziren, jarraian inoiz inor egon den aste kopuru handiena izanik.

    Marka ugari ezarri duen tenislaria dugu, besteak beste, Grand Slameko txapelketa gehien irabazi dituen tenislaria dugu, guztira hamasei. Gainera, aipatzekoa da Federerrek 4 Grand Slameko txapelketetan gailentzea lortu duela. Beste alde batetik, munduko tenislari handienek zein espezializatutako prentsaren arabera, inoizko tenislaririk hoberena da. Beste alde batetik, Rafael Nadalekin daukan norgehiagoka nabarmentzekoa da.




RAFAEL NADAL

   Rafael Nadal (Manacor,  Balear Uharteak, 1986ko ekainaren 3a -), tenislari espainiarra da. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia 2008ko abuztuaren 18an.

  11 Gran Slam irabazi ditu, tartean AEBko irekia 2010ean, Wimbledong txapelketa 2008 eta 2010ean, Australiako irekia 2009an, eta Rolnd Garrosek txapelketa 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012an. Guztira 50 ATP titulu irabazi ditu.

  Tenis aditu eta zaleen esatean historiak eman duen tenislari hoberenetakoa da. 2008ko Pekineko olinpiar jokoetan urrea lortu zuen. 4 aldiz irabazi du taldekako Davis Kopa famatua.

   Parisen jokatzen den Roland Garros txapelketa ospetsua 7 aldiz irabazi duen tenislari gizonezko bakarra da. Irabazitako Grand Slamak: Australiako irekia 1, Roland Garros 7 aldiz , Wimbledon 2 aldiz eta Estatu Batuetako irekia 1.

  Aditu askoren ustean lurrezko zoruetan inoiz jokatu duen tenislari hoberena da.













4 comentarios:

  1. 2. BALORAZIO KUALITATIBOA

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai. Partidu ondorengo estatistika orokorrak ikusi ondoren pausu bat aurrerago joan dira eta errendimendu adierazle berriak ezarri dituzte (irabazitako puntuak kolpearen arabera, puntuak lortzeko erabilitako kolpeen portzentaia, jokoaren iraupenaren araberako puntuen portzentaia eta sarerako igotako jokaldia). Gero datu horiek aztertuta hobetzeko puntuak proposatzen dituzte.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?

    Ikus dezakegu bibliografia zientifikoa erabili dutela, hainbat artikulu hartu dituzte erreferentzi bezala. Baita ere ikusten da internetik ateratako informazio erabili dutela, web orri desberdinak erabiliz. Falta da klubetara bisitak edo elkarrizketak egitea, hala ere guztiz ulergarria da izan ere hori ez dago guztion eskura.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...

    Informazioa easytag programaren bidez eskuratu dute eta neurtu beharreko parametroak argiak izanda lortutako informazioa kalitatezkoa da. Gainera blogera dokumentuak igotzeko Google Drive erabili dute. Hori oso baliagarria da izan ere horrela artxiboak blogean bertan ikus ditzakegu kanpoko estekarik jarraitu gabe.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Aurkezpena hiruek era orekatuan egin dute eta blogean ikus daitekeen idazkera, formatu, egitura berdina dela eta esango nuke talde lana izan dela.

    5. Formatoa, blogaren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Esan dezakegu blogeko egitura eta orri bakoitzeko formatoa ikusita, dena bateratua dagoela. Ahala ere excel taulak konparatzean falta da taula berdinak konparatzeko eskala berdinean jartzea. Nire iritziz, blogaren antolaketa, formatua eta erabilitako argazki zein bideoek egiten dute bloga erakargarria izatea.
    3. BALORAZIO KUANTITATIBOA: 8,5
    4. IZEN-ABIZENAK Xabi Zarranz Domench

    ResponderEliminar
  2. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Tenisaren errendimendu analisi sakon bat egin dute. Tantoak noiz egiten ziren, tanto gehienak zein aldetan eta ze kolpe motarekin egiten ziren, jokalari bakoitzari zein tanto mota eta kolpe mota komeni zitzaion,…

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Artikulu zientifikoak erabili dituzte. Hainbat profesionalen iritzia botatzen dut faltan, ea kirol honetan eta arlo honetan nola egiten duten lan.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Google drive-n erabilera izan da balore gehigarri eta kalitatezko blog-a egiteko. Honek ezberdindu ditu besteetatik.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Guztiek azaldu dute blogaren zatiren bat. Guztiek gaiaz eta analisiaz zekitela ematen zuen.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Blog-aren egitura denetatik onena iruditu zait. Kolore egokia, bideoak eta testuak ongi banatuta eta link-ak alboetan oso ikusgarri. Lan polita

    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 9

    Izen-abizenak: Ander Etxabe Unanue

    ResponderEliminar
  3. Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari. Faktore asko izan dituzte kontutan eta analsia nahiko sakona da. Kolpe moten eta tanto kopuruen rteko erlazioa egitea oso interesgarria iruditu zait.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Erabili dituzten informazio iturriak egokiak izan direla uste dut baina artikulu zientifiko gehiago aurkitzea ondo egongo litzateke. Esan behar da aurkitu dituzten artikuluak blogean eskuragarri jarri dituztela eta hori oso interesgarria da. Bideoak ere jarri dituzte.
    Artikulu zientifikoen bilaketa handituko nuke eta tenisaren inguruko informazioari buruzko weguneak gehituko nituzke.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Bideoak ikusiz, Easy tag programa erabili dute datuak biltzeko. Kontutan izanda bi txapeldun handien datuak bildu dituztela esan dezakegu kalitatezko informazioa lortu dutela. Gainera, google drive-en erabilera oso interesgarria iruditu zait. Sortutako materiala oso didaktikoa dela uste dut.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Aurkezpenean egileek gaia ondo kontrolatuta zutela ikusten zen. Beraz talde lana izan dela iruditu zait.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Blogaren formatoa egokia da eta esteka ezberdinak ditu blogean zehar erraz ibiltzeko. Informazioa modu argi batean ematen dute eta era bateratuan. Nahiko erakargarria da, bai bloga eta bai informazio garrantzitsuena aurkezteko modua, nahiz eta elementu gehigarri batzuen bidez hobetu daitekeen.

    Balorazio kuantitatiboa: 9

    Iokin Mendizabal.

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Nire ustetan bai. Izan ere tantoek osatutako kolpe ezberdinen azterketa sakona egin dituzte. Portzentaiak eta frekuentziak ateratzen.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte, bai artikulu zientifikoak, bai web horri ezberdinak…
    Nik blog interesgarri baten erreferentzia usten dut etorkizunean baliagarria izan daitekeela pentsatzen baidut.

    -http://www.puntodebreak.com/

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Nire ustetan erabilitako informazioa kalitatezkoa da, izan ere parametroa oso ondo daude definituta eta gainera google drive-rekin behatu daiteke emaitzak.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Aurkezpenean denak gaiari buruz solte azaltzen ziren, ondorioz denek egin dute lan blog honetan. Gainera azalpena oso garbia eta zehatza izan da, nire ustetan gutxieneko maila hori nabari gaindituz.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Blogaren egitura oso ona izan da. Blogetik erraz nabegatu dezakezu eta gainera beraien informazioa beste informazio iturriekin eskura daukazu.

    Balorazio kuantitatiboa:

    Nota: 9

    Martxel sagarzazu larrauri

    ResponderEliminar