BARNE LOGIKA



1.-SARRERA

   Tenisa bereizitako bi talderen barruan bil daiteke argi eta garbi:


  • Oposizio garbia: Banakoak beste bati aurka egiten dio eta ez du inongo posibilitaterik

inorekin elkarlanean aritzea. Oposiziozko erlazio antagonikoa existitzen da
eta kolaborazio-erlaziorik gabea. Hau bakarkako modalitateren kasua izango litzateke.

  • Lankidetza-oposizioa: Banakoak beste batzuei aurka egiten die eta posibilitatea du

lagun batekin elkarlanean aritzea. Oposiziozko erlazio antagonikoa existitzen da
eta kolaborazio-erlazioekin. Hau binakako modalitatearen kasuan gertatuko litzateke.

   Beste alde batetik, beste sailkapen mota batzuk tenisa jarduera sozio-motorren barnean, ziurgabetasun maila altu batekin eta materialarekin.

2.-TENISAREN EGITURA FUNTZIONALA

   Egitura funtzionalarengatik jokoaren barne logika ulertzen da. Hots, egoera moto baten ezaugarri adierazleen sistema eta hori abian jartzean dagozkion ondorio praxikoen ezaugarri adierazleen sistema.
Tenisaren barne logika eratzen duten parametroak honako hauek dira: espazioa, denbora, arauak, eta materiala.

   Ondoren alderdi hauek laburki esaten saiatuko gara.

1- Espazioa: Tenisaren helburua, arerioaren espazioa konkistatzea eta norberarena babestea da. Tenisean konkistatu beharreko espazioa, espazio materiala da. Bi joko espazio bereiz ditzakegu:

   Batetik, espazio fisiko finkoa, arauekin zehaztua eta zelaiaren lineekin mugatua eta pilotak botatu behar duen tokia.

   Bestetik, espazio mugikorra non bi jokalariek eragina duten, aurrekoa baino zabalagoa den eta jokalariek estali dezaketena jokoaren egoeraren arabera.

   Bestalde, araudiaren posibilitateak kontuan izanik, esan beharra dago
jokalariek espazioa modu antitetikoan hartzen dutela, zeren eta ezin dira aurkariaren zelaian sartu. Gainera, espazioak modu argian banatuta daude sare batengatik.

   Espazioaren barruan, honen dimentsio sozio-motorra kontuan izan behar da, hau da, bi jokalarien interakzio distantziari erreferentzia egiten diona. Interakzio distantziaren eta intentsitatearen arteko alderantzizko erlazio proportzionala dagoela ikus daiteke.

2- Denbora: Denboraren barnean bi dimentsio ezberdin bereizi behar ditugu: batetik, denbora arautua eta bestetik, jokoaren erritmoa. Denbora arautuari dagokionez, tenisa denbora mugatu gabeko kirola da, non jarduera norgehiagoka norbaitek irabazten duenean bukatzen den.

   Teniseko denboraren kudeaketa bi eratara burutu daiteke:
aurkariaren akzio denboraren gainean esku hartuz (pilotaren abiaduraren bitartez, pilotaren ibilbidearen sakontasuna eta arerioak estali behar duen distantzia) eta norberaren akzio denbora optimizatzen (espazioen gaineko aurre-akzio eta aurre hartzearen bitartez, pilotaren ezaugarriak eta aurkariaren akzioak)
Jokoaren erritmoari dagokionez, esan beharra dago akzioak tenisean ez direla era jarraituan ematen, hau da, geldiune asko ematen dira eta jarduera berriz ere hasieran kokatzen dute. Tenisean jokoaren denbora erreala, denbora totalaren %10-20 bitartean kokatzen da eta gainontzekoa pista aldaketetan, deskantsuetan …

3- Arauak: Erregelak, idatzitako arau multzo batez osatuak daude eta zer egin daitekeen eta zer ez definitzen dute. Puntuaketa sistema tenisean zera da, jokalariak ondo eginiko puntuen mekanismo multzoa eta zeinen bitartez irabazlea zein den erabakitzen den. Tenisean puntuaketak muga bat dauka eta aurretik ezarritako muga honetara iritsia behar da denbora kontuan izan gabe.

4- Materialak: Erraketa beharrezko tresna da kirol honetan, gainera kirolarien arteko erlazioan eragina du. Erraketa gorputzaren elementu gehigarri bat da zeinekin pilota kolpatzen den.

   Bukatzeko, tenisean pilota bat dago eta elementu honekin da zeinekin aurkariaren zonaldea lortu behar den.


3.-BESTE ASPEKTU GARRANTZITSU BATZUK:

1- Komunikazio motorra: Atal honek parte-hartzaileen arteko erlazio edo
interakzio posibleak definitzen ditu. Aipaturiko erlazioak hainbat tipokoak izan daitezke: oposizioa edo kontra-komunikazio motorra (
indibidualean), lankidetza-oposizioa edo komunikazioa – kontra-komunikazioa
motorra (binakakoetan) eta inesistenteak (entrenatzailearekin
publikoarekin, aurkariarekin).
Teniseko modalitate ezberdinak bakarrik interakzio antagonistekin bat datoz, zeren eta arrakasta edo porrota gauzatzen dute akzioak aurkariarengan egiten dira.

2- Tenisa eta ziurgabetasuna: ziurgabetasuna tenisaren jarduerari datxekio.Ziurgabetasun hau ez da emaitzarengatik bakarrik, baizik eta aurkariak ematen duen informazioarekin du zerikusia. Ziurgabetasunak natura espaziala, tenporala eta situaziozkoa izan dezake.

3- Tenisa eta erabaki hartzea: Jokoak duen ziurgabetasuna, jokalaria erabaki hartze eta akzio zentro bilakatzen du. Jokalariaren edozein estrategiak bi helburu ditu: aurkariarentzako arazoak sortzea eta egoki aktuatzeko organizatu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario