KOLPE MOTAK



· Dejada: Normalean erraketaren atzeko aldeaz ematen den kolpe honekin gutxitu egiten da pilotaren indarra, aurkariaren zelaian bote txikiaz eta saretik hurbil eror dadin.




· Errestoa: Sakeari erantzuteko ematen den kolpea.




· Globoa: Kolpe honekin pilota altu bidaltzen da, aurkariaren gainetik iragan eta honen zelaiaren hondoko marratik hurbil bote egin dezan.

· Lifting-a: Kolpe mota honekin aurrerantz jirarazten da pilota, botearen angelua eta altuera handiagoak izan daitezen. Pilotari biraketa indar handiena ematen zaionean, topspin deitzen zaio kolpe honi.





· Moztua: Pilotari ematen zaion efektu edo gurpil mota da: atzerantz jirarazten da pilota, eta ondorioz altuera eta angelu txikiagoz egiten du honek botea.




· Pashing shot-a: Pilota, aurkariaren gainetik eta berak moztu gabe iraganaraztea.





· Smash-a: Erremate ere esaten zaio. Altu doan pilotari, lurra jo aurretik, besagainez ematen zaion kolpea, pistara bizkor eta zuzen bidaltzeko.










No hay comentarios:

Publicar un comentario