ZELAI MOTAK

    Tenisean jokatzen den eremua da, kantxa edo Court izenak ere hartzen ditu. Sare batek erdibitzen duen laukizuzen formako lurzorua da. Zelaiak bakarka edo binaka jokatzeko markatuak egoten dira.

    Material desberdinetan osatutako lurzoru laua da. Pistak 23 metroko luzera eta 10 metroko zabalera du (indibiduala 8 eta dobleak 10). Baina neurri hauetan gain pistak zenbati metro gehiago izan behar ditu pilota luzeetara iristeko.

   Pista erdibitzen duen sareak ere bere altuera izan behar du. Erdialdean 0,914 m eta posteetan 1,07m.

   Esan bezala pista bi zatitan banatua dago non jokalariak alde banatan jokatzen duten. Alde bakoitzean sakeko bi karratu marraztuak daude, non aurkakoaren sakeak bertan botea eman beharko duen.

   3 dira gehien erabiltzen diren lurzoru motak. Belarra, buztiña (tierra batida) eta gogorra(zementoa).

   Oso garrantzitsua da lurzoru bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea, jokalariek beren joko estiloa aldatzen baitute honen arabera. Pilotak egiten duen bote mota ezagutzea berebiziko garrantzia hartzen baitu partidak jokatzeko garaian. Arrazoi hau dela eta pistak geldoak edo azkarrak bezala sailkatzen dira. Pista geldoetan (buztinezkoak) pilotak bote luzea eta handia egiten du eta jokalariak denbora gehiago du kolpatzeko. Azkarretan(belarra) berriz pilotak bote baxu eta txikia egiten du. Bigarren pista mota honetan zailagoa da jokatzea.

Belar pista

   Teniseko lurzoru originala dela esan genezake. Pista azkarra, bote irregularrekoa eta gutxi erabilia da bere mantentze lanengatik. Honelako pistak eraikitzea eta mantentzea konplexua baita, drainatze sistema eraginkorra izan behar du bustiz gero putzuak ez osatzeko. Lurralde eta zonalde bakoitzeko klimatologia ondo ezagutzea beharrezkoa da belar mota landatzeko. Bestalde noizean behin berriz landatu behar da.

   Lurzoru honen ezaugarri esanguratzuena botearen irregulartasuna da. Baxu eta azkar botatzeaz gain boteak irregularrak dira. Honek jokoan eragin zuzena du, botea ekidin nahian bolea erabiltzen dute sarritan.

   Wimbledon da pista mota hau erabiltzen duen txapelketa garrantzitsuena.




 Lurrezko pista(buztina) 

   Lur gorri eta berdez osturiko zelaiak dira. Nahiko merkeak dira baina mantenimendua ere eskatzen dute. Noizbehinka buztina gehitzen joan behar zaio eta jokatu ondoren erratza pasatzea gomendatzen da berriz laua gera dadin. Belarrezkoa bezala egunero bustitzea gomendatzen da.

   Lurzoru honen ezaugarri esanguratsuenak botearen geldotasuna eta jokalariak irristatzeko duen arriskua dira. Honek tantoa luzatzea eta joko defentsiboagoa praktikatze ekartzen du.





Gogorra

    Gaur egun gehien erabiltzen diren pistak dira. Aurreko biek baina mantenimendu kostu gutxiago dute eta klimatologiak ez die apenas eragiten. Burtinazko pistak baino azkarragoak izaten dira normalean eta belarrezkoak baino motelagoak. Zelai neutroak bezala kontsideratzen dira estilo desberdinak hartzen dituelarik.












No hay comentarios:

Publicar un comentario