ARAUAK


  • Zelaiko zorua: ezberdina izan daiteke lehiaketa batetik bestera. Gehien erabiltzen direnak lur trinkoz, belarrez eta material sintetikoz eginak dira. 
  • Erraketa: Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea (sokateria) da, bere heldulekua duena. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera. 




  • Pilota: Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea. 
  • Sarea: Tenis zelaia bitan banatzen du. Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da. Kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten diote. Sarearen zuloek txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak. 
  • Sakea: Sakatzaileak bere oinak atzealdeko marraren atzean eta erdiko marra eta alboko marraren artean izan beharko ditu. Sakatzaileak pilota gora bota eta jo egin beharko du lurra ukitu baino lehen. Falta baten ondoren, sakatzaileak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bigarrenean berriz huts egiten badu, falta bikoitza izango da; beraz, tantoa beste jokalariaren alde izango da.
    • Pilota, sarearen zinta ukitu ondoren, laukian sartzen bada, sakatzaileak beste bi aukera izango ditu. Jokalari batek bestea prest egon aurretik egiten badu sakea, berriro atera beharko du. 
    • Jokalariak sakea egitean ezingo du atzealdeko marra zapaldu, zapalduz gero faltatzat joko da(foot-fault). Pilota jo ondoren sar ditzake oinak pista barruan. 
    • Jokalariak sakea egitean pilota jotzen ez badu, faltatzat hartuko da. Sakatzaileak ezingo du sakerik egin beste jokalaria prest egon arte; baina pilota itzultzen saiatzen bada, prest zegoela kontsideratuko da. 
  • Noiz galtzen du tantoa jokalari batek? 
    •  Pilotak norberaren gorputza jotzen duenean, bai sakean bai jokoan zehar. 
    • Sakean, falta bikoitza egiten duenean 
    • Pilotak bi bote egin ondoren itzultzen badu. 
    •  Pilota jokoan dagoela, jokalariak sarea edo postea ukitu edo beste aldea zapaltzen badu. 
    • Pilota oraindik beste jokalariaren aldean dagoela, bolea joz gero. 
    • Jokalari batek pilota jotzeko erraketa botatzen badu. 
  • Noiz irabazten du tantoa jokalari batek? 
    • Pilota, sarea edo zutoinak ukitu eta gainetik pasatu ondoren, pistaren barruan jausten bada, jokalariak tantoa irabaziko du. 
    • Jokalariak jotako pilotak aurkariaren pista barruan egiten badu bote, nahiz eta kanpotik barrurantz eta sarearen zinta baino baxuago joan. 
    • Pilota boleaz jo ostean, nahiz eta erraketa sare gainetik beste aldera pasatu, sarea ukitzen ez badu, jokalariak tantoa irabazi egingo du. 7
    • Jokalariak jo ondoren, bidalitako pilotak lurrean dagoen beste bat jotzen badu, kolpatu duenak irabaziko du tantoa. 



  • Jokoaren puntuazioa: Jokalari batek lehenengo tantoa lortuz gero, 15 puntu izango ditu; bigarrena eginez gero, 30 hirugarrena lortuz gero 40 eta laugarrena lortzen badu, jokoa lor lezake. Horretarako, beste jokalariak 3 tanto baino gutxiago izan beharko ditu eginak; hau da, 40-30 joanda aurretik doanak tantoa eginez gero jokoa eskuratzen du. Bestalde, bi jokalariek hiruna tanto egiten badituzte, berdinketa edota deuce egingo dute. Berdinketa hori apurtzeko jokalariek bi tanto jarraian egin beharko dituzte eta lehenengoa egin ondoren jokalariak abantaila lortuko du. 
  • “TIE BREAK”-aren garapena: Zazpi tanto lehenengo egiten dituenak, bi tantoko aldearekin, irabaziko du SETa. Seina eginez gero, aipatu aldea lortu arte jarraituko da. Jokalariek sei tanto ondoren eta tie-break-a amaitzen denean aldatuko dira aldez. 
  • Sakearen ordena: lehenengo sakatzen duenak sake bakarra izango du; ondoren beste jokalariak bi sake egingo ditu jarraian eta hortik aurrera bina sake bakoitzak txandaka. 
  • SETaren puntuazioa: Sei joko lehenengo egiten dituenak SETa irabaziko du, beti ere gutxienez bi jokoko aldearekin irabazi behar dela kontuan izanda; esaterako, 6-4. Batzuetan, SETa luzatu egiten da bi jokoko alde hori lortu arte, adibidez, 8-6. Beste batzuetan, berriz, jokalariek seina eginez gero, bi jokoko aldea lortu beharrean, tie-break-a jokatzen dute SETa erabakitzeko. 
    • Gran Slam eta masterretan hiru set irabaztera jokatzen dute eta gainontzeko txapelketan bi set irabaztera. 
  • Atsedena: Aldez aldatzean jokalariek minutu bateko atsedena dute. Tanto batetik bestera gehienez 25'' izango dituzte pilota berriz jokoan jartzeko. Lesio baten ondorioz, partida gehienez 5' eten daiteke. Hirugarren SETaren ondoren, gizonezkoetan, eta bigarren SETaren ostean, emakumezkoetan, jokalariek 10 minutuko atsedena dute. Partida hasi baino lehen jokalariek bost minutu dituzte berotzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario