ANALISIA ETA ONDORIOAK


 
    Ondorengo estekan Rafael Nadal eta Roger Federerren  2006ko eta 2007ko Roland Garroseko finalak analizatuko ditugu. Gure helburua, aurretik zehaztutako aldagai (ACE-ak, kolpe ezberdinen efektibitatea, sarera igoerak...) batzuek analizatzea eta bi urtetako emaitzak konparatzea izango da, honela Roger Federerren hobekuntza bideak eta errendimendua hobetzeko asmoz.

    Batetik, 2006ko finalaren emaitza ondorengo hau da:



   Bestetik, 2007ko finalaren emaitza honako hau da:











     Bukatzeko partida osoko estatistika orokorrak honako hauek dira:



     Nahiz eta beti ere batek irabazi behar duen, 2006ko eta 2007ko finalen arteko emaitzek adierazten dutena berdintasuna da. Hau da, ez dago desberdintasunn esanguratsurik bi tenislarien artean urte hauetan. Ondo ezagutzen diren kirolariak dira eta horrenbestez, aurkariaren puntu ahulak eta indartsuak ondo ezagutzen dituzte. Horregaitik, bien arteko partidak orekatuak dira.

 Ikus daitekeen modura Nadalen lehengo sakearen portzentaia Federerrena baino altuagoa da. Hasiera batean pentsa genezakena zera da, Nadalek hobeto sakatzen duela. Baina egia esan bi jokalarien partidak analizatu ostean bigarren ondorio batera iritsi gara. Federren lehen sakeen portzentaia okerragoa da zeren eta berak hobeto sakatzen du eta konfiantza handia dauka bere sakean eta horregatik lehengo sakean arriskatu egiten da. Hau ACE portzentaiean ikus daiteke.

    Hala ere, bere lehengo sakea arriskutsua izan arren, bere portzentaia ez da oso ona eta aspektu hau entrenatu beharko luke. Zeren eta lehengo sakea failatzerakoan bigarren sakea egin behar du eta Nadalen errestoa oso ona denez puntua galtzeko probabilitate handiago du.















       Set bakoitzeko puntu motak kontuak hartuz zenbait konklusio atera ditzakegu. Lehenik eta behin, argi ikusten da bigarren finalean lortutako tanto kopurua handiagoa dela. Honek, esan nahi du Rogerren kolpeak eraginkorragoak izan zirela 2007ko finalean, batez ere lehen bi setetan erakutsitako maila nabarmenki hobea da.

       Kolpe motak aztertzen baditugu eskuin gurutzatua da eraginkorrena Nadalen aurka jokatzen duenean. Kolpe honekin Nadali errebesarekin kolpatzea behartze du honen eskuin aldera botatzen du pilota eta. Datu honek, Nadalen puntu ahula detektatzen laguntzen gaitu. Beste alde batetik Federrek oso gutxitan lortzen du tantoa bai eskuin paralelarekin bai errebes paralelarekin. Datu hauek kolpe hauek hobetu behar dituela adierazten gaitu beraz entrenamenduetan eta maila baxuagoko aurkarien aurka jokatzen duenean kolpe mota hauek lantzea positiboa izango litzateke. Hala ere, 2007ko finalean kolpe hauek eraginkorragoak direla ikusten da.

   2006ko finalean lehen Set-etan kolpe eraginkor gutxi lortzen dituela ikusten dugu, honekin aurkariak markagailuan aldea jartzea lortzen du eta ondoren zailagoa izaten da partidari buelta ematea. Azken setean kolpeak eraginkorragoak dira baina beranduegi da partidari buelta ematea.

   2007an berriz lehen set-etan puntu eraginkor gehiago lortzen ditu batez ere eskuin gurutzatuarekin eta horrek joko kopuru handiago lortzea laguntzen dion set-ak irabazteko aukerak ematen.






   Kolpe eraginkor orokorren portzentajeak aztertzen baditu ikus dezakegu eskuin gurutzatua dela eraginkorrena bi partiduetan lehenengoan %43,62 eta bigarrenean %39,5. 2006ko finaleko gainontzeko kolpeak kontutan hartzen baditugu diferentzia askorik ez dagoela ikus dezakegu, errebes gurutzatua kenduta. Nabarmen ikus daiteke ez dela oso kolpe eraginkorra. 2007ko partidan ordea, Errebes gurutzatuarekin eta eskuin paralelarekin lortutako puntuak, errebes paralelarekin lortutakoak baino gehiago izan ziren.








     Bi grafiko hauetan, jokoaren iraupenen arteko lortutako puntuen portzentajea adierazten da. 0-5 puntu iraupen motzeko jokoa izango litzateke, 5-10 puntukoa iraupen ertainekoa eta 10+ iraupen luzeko jokoa. Esan beharra dago, puntu hauen zenbaketa errestoaren ondoren hasten dela, bai sake eta errestoa ez dira jokoaren parte hartzen. 

     2006ko finalean ikus dezakegu puntu motzetan oso parekatuak egon zirela eta alderik ez zen egon puntuak lortzerako garaian. 2007koan ere ez dago alde askorik.

     Puntu ertainetan hau da 5-10 kolpe bitarteko jokoetan Federerrek puntu gehiago lortzen dituela honek azken kolpea prestatzeko denbora behar duela eta ez zaiola gustatzen “peloteoa” asko luzatzen.

     Iraupen luzeko jokoetan nabari ikusten da portzentaje altuan Nadalek puntu gehiago lortzen dituela, bere fisikoaz baliatzen baita. Federerrek bere fisikoa hobetu beharko luke iraupen luzeko puntuetan bere errendimendua hobetzeko.






      Azken grafiko hauetan set bakoitzean sarera igotako jokaldiak aztertzen dira. Federer partida hauetan 20-30 aldiz igotzen dela esan dezakegu. Lehen esan bezala bere jokoa erasokorra da eta fisikoa ordea ez oso ona. Horregatik puntuak azkar bukatzeko asmoz sarera asko igotzen da, bolea oso ona baitu. Mugimendu hau erasoko mugimendu bezala kontsideratzen da, aurkariak pilota zail bat jaso behar duenean erabiltzen dena. Orokorrean, lehen set-etan irabazitako puntuak galdutakoak baino gehiago izan dira.
      Arazoa azken set-etan dagoela ikusten dugu. Batez ere 2007ko finalean azken set-etan 13 igoeratik 9tan puntua galdu zuen. Esan genezake azkeneko setetan nekea nabariagoa dela eta puntuak azkarrago bukatzeko nahiarekin erabaki okerrak hartzen dituela.

     Orokorrean bigarren finalean ikusten da oker gutxiago egin dituela jokaldi mota honetan baina egindako okerrak set garrantzitsuenetan egiten ditu, azkeneko bietan hain zuzen ere.

ONDORIOAK

       Bukatzeko, bi final hauen analisiaren ondorio nagusiak azalduko ditugu. Arestian esan bezala, gure analisiaren helburu bakarra Roger Federerren inguruko emaitzak ateratzea eta emaitza hauek  nola hobetu daitezkeen analizatzea izango da. Ondorengoan gure kirolariak hobetu behar dituen aspektu ezberdinak aipatuko ditugu:

- Erresistentzia aerobikoa. Puntu luzeetan 10+etan galdutako puntuen portzentaia askoz handiagoa delako.
- Puntuak asko ez luzatzea komeni zaio, 0-10 kolpetako puntuetan eraginkortasun handiagoa du.
- Neke egoeran erabakien hartzea. Azkeneko bi setetan sarera igoeren galdutako puntuen portzentaia handia delako.
- Puntu erabakigarrietan eskuin gurutzatua erabiltzea aholkatuko genioke oso kolpe eraginkorra dela ikusi dugulako. Nadalek errebesarekin kolpatzea bilatzen dugu. 
- Errebes paralelo eta gurutzatuak hobetu behar ditu .
- Lehenego sake eraginkorren portzentaia.



No hay comentarios:

Publicar un comentario