FAKTORE MUGATZAILEAK



BIHOTZ MAIZTASUNA


     Tenis partidu bateko bihotz maiztasuna intentsitatea neurtzeko balore bezala erabilia izan da, baita gastu energetikoa kalkulatzeko ere, B.M- VO2 erlazio indibidualean oinarrituta. 

     20 eta 30 urte bitarteko B.M 140-160 taupada/min-koa izaten ohi da eta puntuen iraupenari erreparatuta, luzeak eta intentsoak diren artean 190- 200 pultsaziokoak izatera iritsi daitezke ( Fernández, J. F., Villanueva, A. M., Pluim, B. M., & Cepeda, N. T., 2007).

     Zerbitzuko edo errestoko jokoetan egoteak ere gainera, bihotz maiztasunarengan eragina izango du ere; zerbitzuan dauden jokalariak errestoan daudenak baino B.M altuagoa izaten dute, eta puntuetan zerbitzua puskatua ez izateko ematen zaion intentsitate puntu altu horregatik delako uste da (Elliot, B.C y col, 1985).

     B.M ere beste faktore batzuengandik eraginda egon daiteke, deshidratazioa edota estres termikoa, hala nola. 


OXIGENO KONTSUMOA (VO2)


     VO2 max-aren baloreei dagokionez, teniseko jokalariekin datu hauen bilketa ikerketa ezberdinetan jaso da. 

     VO2 max-aren balore medioak 45 ml kg min-koak dira emazkumezko tenislari batentzat, eta 55 ml kg min-koak gizonezkoentzat. Potentzia aerobikoko balore hauek beste kirol intermitenteetan eman daitezkeenekin konparatuta baxuagoak dira, errugbia, futbola edota badmintona bezalako kirolekin adibidez. 

    VO2 -aren balorea 23 eta 29 ml kg min artean ibili izaten ohi dira, gutxi gora behera VO2 max-aren balorearen %50 izanik. 

    VO2-aren baloreak baxuagoak izaten dira gizonezkoentzat emakumezkoentzat baino, pistako instalazioetan behintzat, eta baxuagoak ere helduetan gazteetan baino. 

      Jokalariaren taktikaren inguruan (defentsa edo erasoa) ere VO2- aren inguruko eragina duela konprobatu ahal izan da. Defentsako jokalari batek, non pistako atzealdetik jokatuko duena, eskaera energetiko handiagoak izango ditu sarera igotzen eta bertatik jokatzen duenarekin konparatuta. Horregatik, interesgarria izan liteke jokalari bakoitzaren perfil fisiologikoa lortzea beraien jokaera taktikoak kontutan hartuta, honela entrenamendu espezifikoak prestatu ahal izateko ( Fernández, J. F., Villanueva, A. M., Pluim, B. M., & Cepeda, N. T., 2007).


 


LAKTATO MAILA (LA)


      Orokorrean LA- ren baloreak baxuak izaten ohi dira (1,8- 2,8 mm L). Hala ere, lehen aipatutako puntu luze edo intentsoak direnean 8 mm L-koak izatera iritsi daitezke, energia lortu ahal izateko bide glukolitikoaren parte hartzea igoaraziz honela. 

    Zerbitzuko edota errestoko jokoak konparatuta, Smekal eta col.-ek egindako ikerketan ez zuten diferentzia adierazgarririk aurkitu. Fernandez eta col.-ek egindakoan ordea, LA baloreak zerbitzu jokoetan dezente altuagoak izan ziren (4,61 ± 2,50 mm L) errestoko jokoekin alderatuta (3,20 ± 1,35 mm L). Datu hauek jokalari profesionalei dagokie, premio metalikoak zituzten erakustaldiko txapelketetan lortuak. 

      Nahiz eta tenis partiduetako LA baloreak antzekoak izan, kontuz izan behar da balore hauek analizatzeko orduan, B.M- arekin gertatzen den bezala, faktore ezberdinak egon daitezkeelako hauei eragiten diotenak. Hauek egoera fisiko indibiduala, estres emozionala edota kondizio anbientalak izan daitezkeelarik (Fernández, J. F., Villanueva, A. M., Pluim, B. M., & Cepeda, N. T., 2007).




ESFORTZUAREN PERTZEPZIO SUBJETIBOA (RPE)



      Kontzeptu honen definizioetako bat honakoa izan daiteke: “ariketa fisikoa nabaritzen den esfortzuaren intentsitate subjektibo, estres edota/eta nekeari deritzo”. 

       Esan behar da kontzeptu honi buruzko informazioa urria dela tenisari dagokionez. Hala ere, esan daiteke teniseko jokalarietan balore hauek 11 eta 14 bitartean ibiltzen direla (11 esfortzuaren pertzepzioa erraza izanik, eta 14 gogor xamarra). 

   Ikerketa ezberdinek entrenatzaileentzako kontzeptu hau erabiltzea erreminta egokia izan daitekeela azpimarratu dute, txapelketetan egindako eta jasandako esfortzuaren inguruko informazio fidakor eta erabilgarria eman dezakeelako, nahiz eta ikerketa gehiago behar diren oraindik ( Fernández, J. F., Villanueva, A. M., Pluim, B. M., & Cepeda, N. T., 2007).


 


ERRENDIMENDUAREN ADIERAZLEAK ESTADISTIKOAK

   Bukatzeko, artikulo zientifiko honetan atgertzen diren adierazle ezberdinak aipatuko ditugu. Guk hauetako bat bakarrik erabili dugu gure analisirako, sake on eta okerren arteko estatistika. Artikulo zientifiko honetan aldagai hauek partida batean oreka alde batera edo bestera pasatzeko faktore garrantzitsuenak direla aipatzen da (O´Donoghue, 2008).





FAKTORE PSIKOLOGIKOAK: Emozioak:


     Logikoa da jokalari baten portaera partida batean bere pertsonalitatearen isla dela esatea. Kirol honen helburua ez da bakarrik aurkari irabaztea,baizik eta emozioak, bildurra eta beste zenbait aspektu ere menderatu behar dira



ONDORIOAK



      Orain arteko datu hauek aurkeztu eta gero, tenisa kirol anaerobiko intermitente bezala hartu daitekeela esan dezakegu, errekuperazio- fase aerobiko batekin batera. 

      Tenisean energia lortu ahal izateko bide metaboliko erabilienak aerobikoa eta anaerobiko alaktikoak dira. Nahiz eta teniseko partidu baten intentsitate globala submaximoa den, puntu intentso edota/eta luzeetan LA-ren baloreak dezente igo daitezkeela ikusi dugu. 

      Beraz, datu hauek bide anaerobiko alaktiko, anaerobiko glukolitikoa eta aerobikoa lantzea komenigarria dela esaten digute. Horretarako, interbalikoak diren entrenamendu metodoak iradokitzen dira, txapelketen formatoarekin lantzen saiatu behar direnak. Honela, entrenamenduak 5-20 segunduko ariketak eduki beharko lituzke, 20-90 segunduko deskantsuekin; lana eta deskantsuaren proportzioak beraz, 1:3 edota 1:5-ekoak izango ziren ( Fernández, J. F., Villanueva, A. M., Pluim, B. M., & Cepeda, N. T., 2007).

     Teniseko errendimenduan eragin dezaketen aldagai hauek aurkeztuta, hauen inguruko informazioa oso interesgarri eta baliagarria izan daiteke entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek entrenamendu espezifikoak diseinatu ahal izateko, maila fisiko zein taktikoaren ingurukoak izan daitekeelarik.











No hay comentarios:

Publicar un comentario